PARKETXEA

Bizkaiko parketxeek 20.860 bisita jaso dabez, eta Gorbeia izan da bisitatuena

Erredakzinoa 2025ko abu. 13a, 10:07

Parketxeetara egindako bisiten % 69 lanegunetan izan dira, 8.873 ikasle batu dabezan eskola-programek bultzatuta.

Aurtengo lehen sei hilekoan, Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek guztira 20.860 bisita jaso dabez. Horreetatik, Gorbeia izan da bisitatuena 8.062 bisitagaz, Armañongoak 6.764 eta Urkiolakoak 6.034 bisita izan ditue. Bisiten % 69,2 lanegunetan izan dira, eta bisitari horreen gehiengoa hezkuntza-programetan parte hartu daben ikasleak izan dira. Guztira, 8.873 ikaslek hartu dabe parte ibilbide didaktikoetan, non euskerea hizkuntza nagusia dan; ikasleen bisita gehien Urkiolako parketxeak izan ditu (3.180), gero Gorbeiakoak (3.093) eta Armañongoak (2.600).

Ikasleez gain, parketxeek 3.951 bisitari jaso dabez talde antolatuetan, batez be alkarteak eta txango gidatuak. Banaka edo familia-talde txikietan izan diran bisitariak 8.036 izan dira, gehienak Gorbeiako parketxean (3.862).

Bisitari-profilari jagokonez, Armañon eta Urkiolan bisitari gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, batez be Bizkaikoak, eta 30 eta 60 urte bitarteko familia edo lagun-taldeak izaten dira, nagusiki gaztelaniaz hitz egiten dabenak. Gorbeiako parketxean, ostera, estaduko turista gehiago izan dira, nahiz eta bizkaitarrak nagusi diran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!