ARGAZKI LEHIAKETEA

Gaur da atzenengo eguna Zarhartzaroaren edertasuna lehiaketarako argazkiak aurkezteko

Bea Azpiri 2025ko abu. 4a, 08:31

Areatzako Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatu dau argazki lehiaketea zahartzaroak be badituala alde ederrak erakusteko asmoagaz.

Argazkiak aurkezteko epea gaur, abuzutak 4, 14:00etan amaitzen da. Saridunak hilaren 18an emongo dira jakitera eta irabazleak eta bigarrenak otzara bana izango dabe saritzat. Lehenengo saria 150 euroko balioa daukan produktuen otzarea da eta bigarrena, 100 eurokoa. Areatzako hiru lagunek osotuko dabe epai-mahaia. Aurkeztutako argazki guztiakaz erakusketa bat egingo da alkartearen lokalean, hilaren 23tik aurrera.

Parte hartzeako, argazkiak atera eta editau ostean, Lemoako Fotoilune dendan doban inprimau eta Areatzako udaletxean aurkeztu behar dira. Erretratuek 20x30 zentimetroko tamainua izan behar dabe eta sinatu barik aurkeztu behar dira. Horren ordez, gutunazal zarratu batean entregau behar dira argazkilariaren izen-abizenak, helbidea eta hartu-emonetarako telefono zenbakia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!