Areatza munduko jantzen topagune izango da aurten be Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatuten dauan Folklore Bizian jaialdiaren 38. edizinoari esker. Amerika, Afrika, Asia eta Europako nazino ugaritako jantzariak heldu dira atzen urteetan Areatzara Folklore Bizian jaialdiagaz eta aurtengo protagonistak, Andra Marikoakaz batera, Fiestas de Mexico talde folklorikoko jantzariak izango dira. Gaffar Valamzade Tajikistando Elkarte Nazionala be egotekoa zan, baina ezin izan dabe bidaiatu.
Emonaldia garagarrilaren 19an, zapatua, izango da Areatzako frontoian 20:00etan. Baina aurretik, 19:45ak aldera, Andra Mariko zein Fiestas de Mexikoko jantzari eta musikariek kalejirea egingo dabe herritik, plazatik hasita frontoira arte. Areatzaz gainera, Galdakaon saio bi egin dabez daborduko eta gaur, hilak 17, Sopelanan egongo da jantzaldia, Larrabasterran. Bihar, barikua, Usansoloko Unkina kiroldegian egingo da beste saio bat eta atzena domekan, hilak 20, Arrigorriagan.