Urri bigarrenaren 4an izango da 12. edizinoa eta izena emon ahal da rockthesport.com webgunean. Aurten be, igaz lez, hiru ibilbide egiteko aukerea egongo da; martxa luzea (27 km ingurukoa), ertaina (19 km ingurukoa) eta laburra 12 kilometrokoa. Izen-emotea urri lehenengoaren 25ean amaituko da eta martxearen egunean ezin izango da izenik emon.
Hiru ibilbideakaz, jente gehiagok dauka aukerea Areatzako lehengo bideak ezetuteko. Aurten barrikuntza moduan izen-emotea egiten dan webgunean kamisetea bera bakarrik erosteko aukerea egongo da. Igaz 385 lagunek hartu eben parte eta aurtengoan plaza mugatuak ipini ditue; 400 lagun hiru martxetan.