Geografiako Institutu Nazionalak lurrikarea erregistrau dau gaur goizaldean Areatzan. 04:53an izan da Richter eskalako 1,7ko magnitudea izan dauan lurrikara txikia eta ez da sentidu bez egin, beraz, ez dago ez kalte materialik ez personalik. Dardarea Itxina azpian izan da, 12 kilometroko sakoneran.