Areatzako Uparan Jubiladu eta Pensiodunen Elkarteak Zahartzaroaren edertasuna Argazki Lehiaketea antolatu dau. Zahartzaroak dituan gauza eder guztiak ikusiarazoteko helburuagaz antolatu da lehiaketea eta horrelako aspektu bat isladatu behar ditue argazkiok. Abuztuaren 4ra arte aurkeztu daitekez erretratutak Areatzako udaletxean. Epaimahaiak abuztuaren 18an emongo dabez jakitera irabazleak eta 23tik aurrera, argazki guztiak egongo dira ikusgai alkartearen lokalean.
Parte hartu gura izan ezkero, argazkiak atera eta editau ostean, honeek Lemoako Fotoilune dendan doban inprimau eta Areatzako udaletxean aurkeztu behar dira. Erretratuek 20x30 zentimetroko tamainua izan behar dabe eta sinatu barik aurkeztu behar dira. Horren ordez, gutunazal zarratu batean entregau behar dira argazkilariaren izen-abizenak, helbidea eta hartu-emonetarako telefono zenbakia. Areatzako hiru lagunek osotuko dabe epaimahaia. Lehenengo saria 150 euroko balioa daukan produktuen otzara bat da eta bigarrena, 100 euroko otzarea.