ekitaldia

Areatzak Danborradaren 50. urteurrena ospatuko dau zapatuan

Bea Azpiri 2025ko eka. 20a, 11:43

130 tanbor-jole inguruk hartuko dabe parte eguerdian hasi eta gauera arte luzatuko dan jaian. Tanborradak 19:00etan eta 21:30ean izango dira.

Zapatuan, hilak 21, izango da ospakizun jaia, eguerditik gaua ondo sartu arte. 130 tanbor-jole inguruk jardungo dabe joka. Egun Danborradan joten dabenak eta inoz jo izan dabenak batuko dira belaunaldiak batzea helburu daukan ospakizun handian.

Txupina 13:00etan botako dabe. Ostean poteo musikatuari ekingo deutsie Merhezi taldeagaz eta bazkaria egingo dabe 14:30an, alkarregaz. Iluntzean tanborren durundiak hartuko dau herria hainbat ordutan; 19:00etan, belaunaldien arteko tanborradea hasiko da eta 21:30ean, tanborradearen bigarren buelteari ekingo deutsie. 

Gauean, tanborrak itxi eta jantzan egiteko aukerea izango dabe tanbor-joleek, 23:00etan erromeria egongo da Zutik taldeagaz eta 02:00etan, DJ Bertok ipini dau jantzarako musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!