ikastaroa

Izena emon leikie gurasoek Areatzan euskerea ikasteko

Bea Azpiri 2025ko eka. 16a, 11:32

Urrietan hasiko dan 150 orduko ikastaroa doban da eta bagilaren 27ra arte emon daiteke izena, eskolan zein online.

Etorri euskarara! ikastaroa eskainiko dabe Areatzan UEMAk, AEK-k eta Udalak, euskeraz ez dakien gurasoen beharretara egokituta. Urri bigarrenean abiatuko dira ikastaroak, eta 150 ordukoak izango dira. Astean saio bi eskainiko dira, bina ordukoak, eskola orduetan. Aurrematrikulea zabalik dago, bagilaren 27ra arte eta izena Areatzako eskolan zein online labur.eus/etorriEUS helbidean emon daiteke. Ikastaroa doban izango da.

Egitasmo hau Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan proiektuaren harira sortu zan. Badira lau urte UEMAk, HUHEZIgaz alkarlanean, Zaldibian proiektu hori martxan ipini ebanetik. Ekimenak harrera ona izan dau, eta dagoeneko 40 herritan da abian, euren artean Areatzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!