jaiak

Zabalik dago Areatzako Jaietako Kartel Lehiaketea

Asier Abrisketa 2025ko eka. 13a, 10:00

Proposamenak udaletxean aurkeztu daitekez garagarrilaren 14ra arte, eguerdiko ordu bietan amaituten da epea.

Abuztu amaieran, 23tik 30era, ospatuko dira Areatzako Jaiak eta honeen iruditegia egiteko, aurten be antolatu da Kartel Lehiaketea. Kartelak garagarrilaren 14ra arte, 14:00etan gehienez, aurkeztu ahal izango dira udaletxean, ohiko ordutegian. Epaimahaiak egunean bertan ebatziko dau irabazlea eta hau, kartel nagusian zein jaietako egitarauaren liburuxkan agertuko da. Kartel irabazlearen egileak, 150 euro jasoko ditu sari lez.

Kartelean "Areatzako Jaiak 2025. Abuztuaren 23tik 30era" testua derrigor agertu behar da. Lanak Areatzako udaletxean aurkeztu behar dira sinatu barik. Kartelak 59,6/42 cm-ko tamainua eukiko dau, baina A3 paperean aurkeztu beharko da. Kartel bakotxagaz batera eta gutunazal itxi batean egilearen datuak -izena eta abizenak, helbidea eta hartu-emonetarako telefono zenbakia- aurkeztuko dira.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!