AM&B

Gaur arrastian hasi eta zapatu gauera arte luzatuko da Areatza Musik&Beer

Erredakzinoa 2025ko mai. 30a, 10:06

Rock & roll, blues eta soul musikea, garagardao artisaua, food truck-ak eta artisautza azokatxoa egingo dira Gudarien Plaza eta Kallartean guneen artean.

Maiatzaren 30 eta 31 egingo da aurtengo Areatza Musik & Beer jaialdia, nazinoarteko musikea eta bertoko garagardaoa buztartuten dauzan jaialdia. Rock & roll, blues eta soul musika eskaintzea zabala izango da eta kontzertuez gozatu bitartean, euskal garagardao artisau eskaintza zabala be egongo da. Izan be, Drunken Bross, Laugar, BBP eta Boga ekoizleek euren "kolore eta mota" guztietako garagardaoak  ekarriko ditue.

Hainbeste musika eta garagardaogaz, sano garrantzitsua da elikatutea eta horretarako,  food truck ugari egongo dira erreka ondoan parauta: U-lovers & Mafaldoren hanburgesak, La Melosaren tortillak, Baserriko Dendaren talo eta goxoak, Crisla Sweeten amerikar erako pastel eta goxokiak, El Pescaíto Berriaren arraina eta Silvio CRren momentuan ebagitako urdaiazpikoa.

Kallartean gunean, azokatxoa be egongo da eta bertan Mutur Beltz, Torontile, GoraKat eta BaRock artisauen postuan egongo dira. Berton, zapatuan 17:00etatik 03:00etara, Lemmur Tattoren postua be egongo da. Momentuan tatuetako marrazki txikiak egongo dira baina erreserbea be egin daiteke, @lemmuniverse Instagram kontuan.

Musika egitaraua

Maiatzak 30, barikua

  • Gudarien plaza
    • 19:00etan, Amann & The Wayward Sons (Euskal Herria)
    • 20:30ean, Little Odetta (Frantzia)
    • 22:15ean, The Cinelli Brothers (Erresuma Batua)
    • 00:15ean, Datcha Mandala (Frantzia)

Maiatzak 31, zapatua

  • Kallartean
    • 13:00etan, The Cinelli Brothers (Erresuma Batua)
    • 14:30ean, Bad Touch (Erresuma Batua)
    • 16:00etan, Jason Kane & The Jive (Estatu Batuak)
  • Gudarien plaza
    • 18:30ean, Arnau and The Honky Tonk Losers (Euskal Herria)
    • 20:00etan, Zalomon Grass (Galizia)
    • 22:00etan, Burning (Espainia)
    • 00:00etan, Bad Touch (Erresuma Batua)
    • 01:45ean, Jason Kane & The Jive (Estatu Batuak)

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!