AM&B

Musik and Beer dala-ta janari eta garagardao uztartzea Garena jatetxean

Erredakzinoa 2025ko mai. 22a, 10:18

Maiatzaren 29an gastronomia saio bat egingo da Dimako Garena jatetxean eta hilaren 30 eta 31n izango da musika eta garagardao jaialdia Areatzan.

Gastronomiak oin arte presentzia euki dauan arren Areatzako jaialdian aurten lehenengoz musika egun bietatik aparte hirugarren egun baten maridajea egingo da. Gastronomiak be garrantzia berezia daukala-ta jaialdi honetan: 29an, 19:00etan, Garena jatetxean Basque Beer-eko lau garagardao artisauaren eta lau mokaduren maridajea egingo da, bere bakarkako proiektuagaz etorriko dan Goiatz Dutto Moonshine Wagon taldeko abeslariak lagunduta. Txartelak Areatzako Bainuetxean erosi ahal dira maiatzaren 23ra arte (40 euro).

Musikeari jagokonez, batez be rock & roll, blues eta soul musikea egiten daben hamar taldek joko dabe Areatzan eta Basque Beer Euskal Garagardoaren Elkartean batzean diran ekoizleen hainbat garagardao artisau dastatzeko aukerea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!