Bariku iluntzean trikitilariak ibiliko dira herritik eta zapaturako, egun osorako egitarau potoloa antolatu da: lehiaketa gastronomikoak, merkadua, Areatzako Bandaren kalejirea, plastikuzko ahateen lasterketea, giza proben desafioa eta jaiakaz amaituteko, DJ kalejirea.
Esan moduan, barikuan hasiko da herria girotuten. Honetarako, Etxebarria aita-seme trikitilariak konbidau ditue, 20:00etatik aurrera herrian zehar trikitixeari eta panderoari eragiteko.
Hurrengo egunean barriz, goizean goiz beteko da Areatza jentez. 10:00etan, Ganadu, Artisau eta Ekoizle Azokako postuak zabalduko dira, 13:30era arte. Goizean zehar be, Paella eta Gisadu Lehiaketarako platerak prestatuten ibiliko dira talde ugari errekako paseoan eta 12:30etik aurrera, Areatzako Bandea ibiliko da herritik, instrumentuak eskuan, Doinuak jairik jai kalejireagaz poteoa girotuten.
Paella eta Gisadu Lehiaketarako platerak 14:00etarako aurkeztu beharko dira eta 15:00etan bazkari herrikoia egin ostean hasiko da arrastiko egitaraua. Aurten be, 17:00etan, plastikuzko ahate lasterketea jokatuko da errekan behera, zubira lehenengo nor helduko. Lehia ez da hemen amaituko, 18:30ean, herriko talde misto bi alkarren kontra ibiliko dira-ta, giza proba desafioan. Hau amaituta, jai girora bueltauko dira billaroztarrak, 20:00etatik aurrera DJ TRACK-A ibiliko da-ta herrian zehar musikea ipinten.