Areatzako mikro irekiko gauerako leku aldaketa

Ager Barragan 2025ko api. 25a, 11:59

Eszenatokia zuretzako lemapean, Areatzako Udalak mikro irekiko gaua antolatu dau gaur gauerako. Ekitaldia Arragoetako plazan izan behar zan, baina eguraldiaren iragarpena dala-ta, udaletxeko arkupeetara mobidu dabe.

Emonaldia arrastiko 19:00etan hasiko da eta edonork izena emon ahal dau parte hartzeako. Musika, jantzea, olerkia eta beste diziplina artistiko batzuk izango dira barikuko protagonistak, holan, inguruko persona desbardinak batu eta gau desbardin bat pasetako aukerea eukiko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!