Aprilaren 12an, zapatua, 2025eko Anaitasun Bazkaria egingo dabe Arratiako Motor Taldeak eta egoitzea Basaurin daukan Makinas Bizkaia motor taldeak. Beraz, goizean zehar motor ilara luze eta zaratatsuak ikusi ahal izango dira Arratiako errepideetatik zein Areatzako urigunean. Motorzaleen biltzarra Basaurin hasiko da, Makinasen egoitzan 10:30ean, eta Ugao, Laudio, Amurrio eta Orozkotik pasau ostean, Arratiarantz abiatuko dira Bikozganetik sartuta.
Arratiatik buelta bat emon ostean, eguerdi partean Areatzan geldituko dira poteoan eta kontzertutxo bat entzun ostean, bazkaria egingo dabe 15:00etan. Motorzale arratiarren Arratia MTren egoitzan erosi ahal izango dabe bazkarirako txartela 25 eurotan. Menua babagorriak, sakramentuak, natillak, kafeak eta txupitoka osotuten dabe.