Arean pop-rock taldea, Kattalin Burgoa (gitarrea eta ahotsa) eta Leire Etxebarria (bajua eta ahotsa) zeanuriztarrek eta Leire Aginaga (perkusinoa) arteaztarrak osotuten dabe. Hau taldearen lehenengo kontzertua izango da.
Suger taldea Dimakoa da eta rock musikea egiten dau. Imanol Salvadorrek (ahotsa eta gitarra elektrikoa), Mikel Azagirrek (koruak, tekladua eta albokea), Iñaki Elgezabalek (bateria), Ager Bilbaok (gitarra elektrikoa, bakarlaria) eta Eneko Valladaresek (bajua) osotuten dabe taldea. Disko bi ditue kalean, Soroll (2021) eta El último trago (2022).
Galazota Aitor Yurrebaso arantzazuarrak, Oier Barrenetxea eta Mikel Zarrabe igorreztarrek, Jon Pelaez dimoztarrak eta Mikel Egiluz galdakao-zeanuriztarrak osotuten dabe. 2020an hasi ziran alkartuten, 2021ean argitaratu eben Etxera! lehen kantua eta 2022an hasi ziran oholtzetara igoten. Igaz, Heldu orduko usteldu diskoa kaleratu eben.