musikea

St. Patrick ospatuteko kontzertu bi dakarz The Quiet Cornerrek

Asier Abrisketa 2025ko mar. 12a, 12:33

Tequilas Moonrise taldea zapatu gauean igongo da Areatzako taberna irlandarreko oholtzara.

Barikuan The Half Nelsons eta zapatuan Tequilas Moonrise taldeek eskainiko ditue kontzertuak oingo astegoienean.

Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean urtero ospatuten dabe St. Patrick's Day jaiegun irlandarra eta oingoan be ez da gitxiago izango. Izan be, bai barikuan bai zapatuan kontzertu bana egongo da, The Half Nelsons eta Tequilas Moonrise taldeen eskutik; biak dira ezagunak The Quiet Cornerren. Gainera, Guinness edo Hop House 13 markako pinta bi eskatuta, opari bat emongo dabe.

The Half Nelsons taldeak barikuan, hilak 14, eskainiko dau kontzertua iluntzeko 20:00etan. The Half Nelsons americana, countrya eta folka jarduten dauan proiektua da. Pare bat urte daroaz oholtzan baina ibilbide luzeko musikariek osotuten dabe taldea. Mississippi Queen taldeko Ander Alonso, Travellin’ Brothers-eko Aitor eta Eneko Cañibano eta Still River-eko Dan Cabanela osotuten dabe laukote akustikoa.

Hurrengo egunean barriz, Tequilas Moonrise taldea egongo da entzungai, 23:00etatik aurrera. Rock bersino ezagunak eskaintzen ditu, batez be, andrek egindako musikean oinarrituta. Talde getxoztarra 2018an batu zan eta hiru abeslarik gidatuten dabe emonaldia: Cyntia O'Valey, Eugenia Cavero eta Fatima Churrukak. Instrumentuetan barriz, Jesus Villegas (baxua), Jorge Parra (gitarrrea), Aitor Madariaga (bateria) eta Ignacio Uribe (gitarrea) dagoz. Danak be, beste talde batzuetan dabizan musikariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!