frontoia

Andrazkoen maila goreneko pala partiduak Areatzan

Asier Abrisketa 2025ko ots. 19a, 11:40

Zapatu arrastian Euskal Herriko XI. Elite Txapelketako hirugarren jardunaldia egongo da jokoan Areatzako pelotalekuan; binakako partidu bi jokatuko dira.

Zezeilaren 22an, Areatzako frontoian jokatuko da Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatutako andrazkoen gomazko paletako Euskal Herriko XI. Elite Txapelketako hirugarren jardunaldia. Arrastiz, 17:00etan hasiko dira partiduak eta bi jokatuko dira, binakakoak biak. Hasteko, Martin-Ruiz de Azua vs. Salanueva-Eizmendiren arteko norgehiagokoa jokatuko da eta gero, Murillo-Diez vs. Zulaika-Gorostiaga partidua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!