Areatzako Laminetxe Gaztetxean zezeilaren 1ean, zapatua, egingo da urteko lehenengo kontzertu gaua. Konbidautako taldeak Adur eta Gabinet taldeak dira eta bikote biek, musika elektronikoa egiten dabe, euskeraz. Gaztetxeko ateak 21:30ean zabalduko jakoz publikoari eta sarrerearen prezioa, borondatezkoa da.
Adur taldea Xabier Aguado eta Naroa Esturok osotuten dabe. Soinu estetika oso berezia daukie, izan be, euskal folklorearen doinuak oinarri hartuta, rave-punk estiloko musikea egiten dabe. Gabinet taldea ostera, Ekain eta Amaiur altsasuarrek osotuten dabe. 2023az geroztik, kantuen bertsinoak eta propioak landu ditue, doinu lasaiak musika elektronikoagaz lagunduta.