AM&B

Maiatzaren 30etik 31ra ospatuko da Areatza Musik&Beer jaialdia

Asier Abrisketa 2025ko urt. 22a, 12:46

Aurtengoa nazinoarteko musika eta garagardaoaren zortzigarren edizinoa izango da eta laster emongo dabez jakitera egongo diran taldeetako batzuk.

Areatza Musik & Beer nazinoarteko musika eta garagardaoaren jaialdiaren zortzigarren edizinoa izango da aurtengoa eta antolakuntzeak aurreratu dauanez, maiatzaren 30 eta 31ko bariku-zapatuan ospatuko da. BEGITUri azaldu deutsienez, laster izango dogu bertan egongo diran taldeetako batzuen izenak eta "sorpresaren bat" be egongo dala aurreratu dabe.

Beste alde batetik, garagardaoak be izango dau betiko garrantzia, jaialdiaren oinarrietako bat izanda. 2024an Basque Beer alkarteak parte hartu eban lehenengoz urteak daroazan Basqueland Brewing-egaz batera. Momentuz, 22 dira Euskal Garagardoaren Elkartea osotzen daben markak, "euren artean dago BBP garagardaoa, gure jaialdiko parte garrantzitsua dana". Horrezaz gainera, txoko gastronomikoa be egongo da Kallartean gunean, foodtruck eta postu desbardinakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!