Urtailaren 25etik 26ra, AIKO taldeak antolatutako musika eta jantza astegoiena izango da Areatzako Herri Eskolak. AIKO taldeko jantza irakasleek, lau tailer eskainiko ditue. Zapatu arrastian Kontrajantzak eta Jotearen gorpuzkera eta aldaerak tailerrak emongo dira eta domeka goizean Mazurka 2.0 eta Mutxikoekin olgetan. Horrezaz gainera, zapatuko afariaren ostean, Roberto Etxebarriak Mazurka klandestinoa tailerra be gidatuko dau.
Izen-emotea zabalik dago daborduko eta inskripzinoa egiteko, nahikoa bulegoa@aikotaldea.eus helbide elektronikora eta Whattsapp bitartez 634 423 539 telefonora idaztea. Mezuan "Dantza asteburua Areatzan" gaia idatzi behar da eta honegaz batera, norbere izen-abizenak, email helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira. Ondoren, Aiko Kultu Elkartea titular dan ES85 2095 0233 20 9109943783 kontu korrontera 50 euroko transferentzia egin behar da baina 18 eta 30 urte bitarteko ikasleentzako, doban izango da matrikulea.