udala

Areatzako iruditegia birsortuteko saio parte-hartzailea egingo da asteon

Asier Abrisketa 2025ko urt. 8a, 11:36

Bihar, hilak 9, udaletxean egingo da herritarrek euren ekarpenak egiteko bilkurea 18:30ean.

Areatzako Udalak, Areatzako Irudia Birsortzen ekimenagaz ipini dau abian bere irudi korporatinoa eguneratu eta modernizetako prozesua. Gainera, helburuak "sasoi barrietara egokitutea" eta "herriaren nortasuna hobeto isladatzea" izanik, prozesu parte-hartzaile baten bitartez diseinauko da iruditegi barria. Horretarako, egungo diagnostikoa egiteko online galdetegia zabaldu zan herrian. Oin, diagnostikoa eta herritarren eretxiak mahai gainean izanda, batzar irekia egingo da eguenean, hilak 9, udaletxean 18:30ean.

Inkesteagaz, herritarrek Udalaren irudiari buruz daukien perzepzioa ezetu gura eban Udalak eta jentearen eretxia eta iradokizunak jaso. "Asmoa da irudi bateratuagoa eta adierazgarriagoa sortzea edo barritzea, komunidade osoaren ekarpenak islatuko dituana".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!