Berbalagun

Faktura elektrikoaren gaineko lanketa saioa antolatu dau Berbalagun taldeak

Asier Abrisketa 2025ko urt. 3a, 10:18

Urtailaren 14an izango da Goiener-en berbaldia Areatzan eta izen-emotea zabalik dago arratia_berba@aek.eus helbidean.

AEKren Arratiako Berbalagun egitasmoak antolatuta, Goiener kooperatibako kideek Ulertu eta hobetu zure etxeko faktura elektrikoa berbaldia gidatuko dabe. Urtailaren 14an, martitzena, egingo da berbaldia Areatzako udaletxean, 18:00etatik 19:30era. Parte hartzeako bakotxak bere etxeko fakturea eroan beharko dau eta aldez aurretik izena emon, arratia_berba@aek.eus helbide elektronikoan.

Helburu bikotxa dauka ekintzeak. Batetik, Berbalagun taldeak antolatutako ekintza guztietan modura, euskerea praktiketea da helburu nagusia, bai euskaldun zahar bai barrien artean euskeraz arituteko ohiturea zabalduz. Bestetik, "energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutarazoteko" helburua dauka saioak. Goienerreko kideek, norberaren beharretara egokituak ez dagozan kontratuak detektetan lagunduko dabez hurreratutakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!