Areatzako Udalak, Areatzako Irudia Birsortzen ekimenagaz ipini dau abian bere irudi korporatinoa eguneratu eta modernizetako prozesua. Gainera, helburuak "sasoi barrietara egokitutea" eta "herriaren nortasuna hobeto isladatzea" izanik, prozesu parte-hartzaile baten bitartez diseinauko da iruditegi barria. Horretarako, egungo diagnostikoa egiteko online galdetegia zabaldu da herrian; udaletxean be lortu daiteko paperezko inprimakia.
Inkesteagaz, herritarrek Udalaren irudiari buruz daukien perzepzioa ezetu gura dau Udalak eta jentearen eretxia eta iradokizunak jaso. "Asmoa da irudi bateratuagoa eta adierazgarriagoa sortzea edo barritzea, komunidade osoaren ekarpenak islatuko dituana". Inkestan parte hartzeako epea zabalik dago hilaren 19ra arte.
Hasikerako diagnostikoagaz eta herritarrakandik jasotako informazinoagaz, datorren urtailaren 9an, 18:30ean, udaletxean bilgune bat antolatu da herritarrek euren ekarpenak egiteko. Udalak prozesuaren parte izatera konbidau gura ditu herritar guztiak.