Gorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta, abenduaren 14an, zapatua, Areatzako Merkadua egingo da plazan. Goizez, 10:30ean zabaldu eta 14:30ean zarratuko dira postuak eta euria eginez gero, eskolako aterpean izango da merkadua. Areatzako Udaletik zehaztu dabenez, bost ekoizle eta zortzi artisauren postuak egongo dira azokan. Betiko lez, erosketa bakotxagaz tokiko produktu-loteen zozketarako zenbakiak jasoko ditue erosleek.