aurrekontuak

Aurrekontuetarako proposamenak batuko ditu Areatzako Udalak

Asier Abrisketa 2024ko aza. 26a, 11:37

Gaur, bihar eta etzi artean, egunez egun gai desbardinen inguruko ideia eta ekarpenak batzeako saioak egingo dira eta datorren astean, auzoak izango dira protagonista.

Areatzako Udala 2025 urterako Udal Aurrekontuak garatuteko prozesuan dago murgilduta eta atzenaldian udalerri guztietan egin dan legez, herritarren partaidetzea bilatuten dabil. Ideia, kezka, kexa, proposamen eta iradokizunak aurrez aurre jasoteko saioak antolatu dira gaurtik, hilak 26, hasita egunera arte, hilak 28. Hiru egunotan, 17:00etatik 20:00etara egongo dira udal ordezkariak udaletxean. Abenduaren 4an, 18:30ean, auzoetako beharrizanak ezetuteko beste saio bat egingo da eta Udal Aurrekontuen aurkezpena abenduaren 18rako dago programauta.

Gaur, hilak 26, urigintza, etxebizitza eta sustapen ekonomikoaren inguruan, jentearen ekarpenak jasoteko Peru Perez de Anuzita alkatea eta Zigor Folla alkateordea egongo dira. Bihar, eguaztena, Miren Madariaga eta Iñigo Iruarrizaga zinegotziek, kirola, kutura, euskera eta komunikazino arloko ekarpenak jasoko dabez. Azkenik, hilaren 28an, bardintasun, eskola eta arlo sozialerako iradokizunak egin leikiez herritarrek eta horreek jasotzen Inma Valiente eta Zigor Folla zinegotziak egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!