Bihar, zemendiak 26, ipiniko da martxan Gabonei begirako Areatzako Bonodenda kanpainea eta urtailaren 19ra arte, herriko komertzioetan, %20 merkeago egin ahal izango dira erosketak. Kanpaina honetan, 600 bonu ipiniko dira salgai 20 euroko prezioan, dendan 25 euroko balioa izango dabenak. Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak denda, Arantza Zamalloa botika, Estankoa, Denda Barri frutadenda, + Ke PAN okindegia eta Vade retro ule-apaindegia dira kanpainara atxikitutako komertzioak.
Bonodenda kanpainek herriko komertzioa sustatzea daukie helburu. Izan be, herriko komertzio txikiek bizitza emoten deutsie herriari baina gatx daukie uri handietako komertzioen eskaintzeagaz konpetiduteko. Hori dala-ta, herrietako merkataritza alkarteek eta Udalek alkarlanean ipinten dabez Bonodenda kanpainak herrietan. Areatzan ez dago merkatari alkarterik baina Udalak eroango dau aurrera kanpainea, igazko Gabonetakoa eta aurtengo udabarrikoa egin dauan lez. Igaz Bonodenda kanpaina bakarra egin bazan be, udagoieneko hau aurtengo bigarrena da.