SOKATIREA

Areatzan jokatuko da zapatuan Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako lehenengo jardunaldia

Erredakzinoa 2024ko azaroaren 15a

Sokatirea Dimako frontoian.

Talde mistoak izango dira norgehiagokan ibiliko diranak, andrazkoak eta gizonezkoak egongo dira talde bakotxean,

Zemendiaren 16an, 17:30ean, Areatzako frontoian izango dirà tiraldiak eta bost talde neurtuko dira 580 kiloko kategorian. Abadiño A, Abadiño B, Forua, Gaztedi eta Goiherri.

Txapelketak hiru jardunaldi ditu: lehenengoa Areatzan, hilaren 16an; bigarrena, Lezaman, 30ean eta finala Abadiñon abenduaren 14an izango da.

15:30erako egon behar dira kirolariak frontoian taldeen pisaketa egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!