Gau Baltza oingo asteburuan dala-ta, zemendiaren 2rako jaitxoa antolatu da Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Jaia girotuteko, Feile taldea deitu dabe, ezaguna dana taberna irlandarreko oholtzan. Kike Perez eta Carlos Carranzak, 20:30ean hasiko dabe emonaldia.
Oin dala 27 urte sortutako taldea da Feile baina urte honeetan, gora-behera handiak izan ditu. Laukote modura hasi ziran Kike Perez, irlandar bi eta ingeles bat musika zeltiarra buztartuten baina taldea desegin egin zan. Gero, Perezek barriro birsortu eban Feile, eta folk-rock estilora hurbildu zan musikea bateria, baxu eta gaiteagaz.
Baina proiektu hau be bertan behera gelditu ostean, Kike Perez, Carlos Carranza gitarra-joleagaz ipini da kontaktuan musika zeltiarra Euskal Herriko oholtzetan bueltan ipinteko. Holan, musika irlanda, eskoziar eta bretoia landuten dabe, rock eta blues-agaz buztartuta.