Urri bigarrenaren 26an, zapatua, Areatzako The Quiet Cornerren barriro egongo dira entzungai folk eta country rock abestiak 20:00etatik aurrera. Charlie Cosh eta Carlos Carranza bueltan egongo dira euren gitarra eta ahotsakaz taberna irlandarrean, Old Country Roads kontzertuagaz.
Bi musikariak dira ezagunak The Quiet Cornerren, batera, banaka zein beste musikari batzuekaz egon dira eta aurretik euren musikeagaz Areatzan. Beraz, aurreko saioetan sortu dan giroa errepikatutera datoz country eta antzeko musikearen kanta ezagunen bersinoakaz.