Areatzako Udala herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren lanketea dabil egiten eta horretara, prozesu parte-hartzailea egin da. HAPOaren gaineko proposamen, eretxi eta zalantzak batzeako saio irekiak antolatu dira, "Zelako Areatza eregi gura dozu? Zeure berbea entzun gura dogu, erdu!" lelopean.
Bi saio egingo dira guztira, lehena hilaren 10ean egin zan eta oin dator atzena. Hau gaur, urri bigarrenak 22, izango da Areatzako udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Oin arte landutakoa aurkeztuko da eta gero, parte-hartzeako tartea egongo da. Saioa 18:00etan hasi eta 20:00ak inguruan emongo da amaitutzat.