Domekan, Areatzako Errege Bidearen eta tranbiaren bidetik ibilbide gidatua egongo da barriro, oingoan gaztelaniaz

Bea Azpiri 2024ko urr. 18a, 11:56

Aurreko domekan euskeraz egin eben moduan, oingo domekan be, hilak 20, Angel Larreak eta Jon Urutxurtuk Areatzako kaleetatik aztertuko ditue Areatzako historian hain garrantzitsuak izan diran elementu bi honeek. Hitzordua, 12:00etan da Gudarien Plazan.

Jarduera hau, Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago. Aurtengo gaia, bideak, sareak eta loturak da eta Areatzatik pasetan diran bi aztertuko dira: Erdi Aroan sortutako Erret Bidea deritxana eta 1902tik 1964ra bitartean funzionamentuan egondako Arratiako tranbia, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!