Zapatuan, hilak 5, izango Lamino Kirol Klubak antolatutako Areatzako Mendi Martxea, hamaikagarren edizinoa izango da aurtengoa. Izen-emotea urri lehenengoaren 26an amaitu zan eta ezingo da egunean bertan izenik emon. Izena emon dabenek hiru ibilbideetako bat egingo dabe: luzea (27 km), laburra (18 km) eta familiarra (12 km).
Ibilbide familiarragaz, jente gehiagok eukiko dau aukerea Areatzako lehengo bideak ezetuteko. Izan be, horixe izan da Areatzako Martxearen helburuetako bat sortu zanetik, antxinako bideak errekuperau eta jenteari erakutsi. “Aurten be, urtero moduan, antxinako bide barri bat berreskuratuko dogu. Aurten amaieran. Lana dauka, garbiketa handia egin behar dalako, baina pena merezidu dau” azaldu deutso BEGITUri Xabier Iturriaga antolakuntzakoak.