urtekerea

Areatzako jubiladuek Atapuercako aztarnategia bisitauko dabe

Asier Abrisketa 2024ko ira. 24a, 11:40

Eguenean 08:30ean urtengo dira Areatzatik eta aztarnategia bisitau ostean, bazkaria egingo dabe Burgosen.

Areatzako Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak txangoa antolatu dau urri lehenengoaren 26rako, eguena. Goizean goizetik, 08:30ean urtengo da autobusa Areatzatik eta Burgosen dagoan Atapuerca giza aztarnategi entzutetsurako bidea hartuko dau, parte-hartzaileek bertan bisitea egiteko. Ostean, Burgoseko El Mítico jatetxean egingo dabe bazkaria.

Atapuerca, Burgosetik hamabost kilometrora dagoan aztarnategi arkeologiko eta paleontologiko multzoa da eta Iberiar penintsulan topau diran gizakien aztarnarik zaharrenetako batzuk ditu, 1,2 milioi urtekoak hain zuzen be. Ordutik, hiru hominido espezie pasau ziran bertatik, animalia espezie ugariez gain, Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta gure arbaso zuzenak, Homo sapiens. Bertan emon diran aurkikuntzengaitik, Gizateriaren Ondaretzat hartzen da Atapuerca 1976tik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!