Aurten be, The Quiet Corner Areatzako taberna irlandarrak Molly Maloneren omenezko jaia ospatuko dau. Urri lehenengoaren 21ean, zapatua, ospatuko da hau eta jaia girotuteko, Kepa "Frisco" eta Nika Bitchiashvili deitu ditue; 20:00etan hasiko da bikotearen kontzertua.
Abeslaria, gitarristea eta mosu-gitarra jolea da Kepa "Frisco Beloki" eta Nika Bitchiasvili bibolin-joleagaz batera agertuko da zapatu iluntzean The Quiet Cornerrean. Abesti propio batzuk joteaz gainera, country-rock, folk-blues eta pop musika estiloetako abesti ezagunen bersinoak be eskainiko ditue.
Molly Malone
Molly Malone oso ezaguna da Irlandan eta neskatorik ezagunena Dublinen. Kondairak dinoanez, XVII. mendean mojojoiak eta berberetxoak saltzean ibilten zan Dublingo kaleetatik. Egun batean, hilda agertu zan kalean, oindino neska gaztea zalarik. Butzuek dinoe gaur egun be Dublineko kaleetan ibilten dala bere mamua mojojoi eta berberetxoak saltzean.