Urri lehenengoaren 7an, goizeko 09:00etan frontoian batuta egingo dabe igokerea kurutzera eta bertan, banderakaz batera aterako dabe talde argazkia. Gero, Pagomakurrera bajatuko dira eta bertan, atzen urtean hildako bazkideei omenaldia egingo deutsee. Bazkaria, sagardotegi erakoa izango da; hau be, Pagomakurren.
Arrastian, Areatzara bajatu eta Peñaren egoitzan, The Quiet Corner tabernan, William, Koki y Txemi hirukoteak kontzertua eskainiko dau.
Umeakaz, urri lehenengoaren 6an
Igokerearen aurreko egunean, umeentzako txango berezia be antolatu dau Gorbeako Gurutzea Peñak. Arrastian, 16:00etan, Arrabako aterpera joango dira umeakaz eta bertan, ibilaldi bat egin eta gaua pasauko dabe.