Aurora Beltrán Gila rock musikari nafarrak, txikitatik dauka musikeagaz lotura estua. Gaixotasun bat zala-ta, ordu luzez geldi egon behar zan eta aitak oparitutako gitarreagaz topau eban zeregina. Oso gaztea izanda, Enrique Villareal "El Drogas"-egaz ibili zan tabernaz taberna kantari. Gero, 1980ko hamarkada erdikaldean, Belladona taldea sortu eban eta 1987an, Lolo anaiagaz batu zan Tahúres Zurdos taldea sortzeako. Hamazazpi urtetan, bederatzi disko grabau ebezan, ospea lortuta.
Tahúres Zurdos deseginda, 2004an hasi eban bakarkako ibilbidea Beltranek. Bakarlari moduan, lan luze bi grabau ditu Aurora Records bere estudioan: Clases de baile (2008) eta Usiana (2017). Bere bakarkako bidean Rosendo, Barricada, Enrique Bunbury, Loquillo eta Carmen Paris moduko izen entzutetsuak izan ditu alboan. Gainera, kolaborazinoak egin ditu atzen urteetan Kutxi Romero, La Fuga, Los Secretos, Amaral, Burning, Mago de Oz, Luz Casal, Porretas, Sinkope, Baron Rojo eta beste talde zein abeslari batzuekaz.