Aurreko urtean lez Areatzako Udalak hamabi ikastaro ekainiko ditu 2024-2025 ikasturterako. Honeek dira ikastarook: Eskulanak, Crossfit, Zunba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak eta Yoga. Euskal jantzak doban dira eta beste ikastaroetan prezioak 95 euro (luzaketak eta yoga) edo 145 eurokoak dira (beste guztiak). Izena urri lehenengoaren 9tik 20ra emon daiteke udaletxean edo https://forms.gle/zPdLNKgh2zqB1HCB6 helbidean, izena emoterakoan ordaindu behar da erdia; beste erdia, abenduan; eskudirutan ordaintzen dabenek osorik ordaindu beharko dabe izena emoterakoan. Ikastaroak urri bigarrenean hasi eta bagilaren 13an amaituko dira.