Izena emoteko mezu bidez Nerea Zuloagagaz ipini behar da hartu-emonetan 666 098 954 telefonoan abuztuaren 26ko arrastiko 18:00ak arte.
Emon beharreko datuak eta euskarriak honeek dira: taldearen izena, kalejirarako gaia edo izena eta lau lerrotan azalpen txiki bat. Plazan musikea erabili gura izan ezkero, pen drive batean prestatu behar da. Kalejiran parte hartzeko beharrezkoa da egun horretan 22:00etan Areatzako Bainuetxe parean egotea.