JAIAK

Areatzako jaietako playbackean izena emon ahal da

Erredakzinoa 2024ko abuztuaren 14a

Hilaren 23an hasiko dira Areatzako jaiak eta Jai Batzordea buru belarri dabil beharrean.

Txupinazo egunean izaten dan Playback Lehiaketeak arrakasta handia izaten dau jaietan eta daborduko zabalik dago parte-hartzeako epea. Izena emoteko, idatziz zein mezu bidez, Aintzira Etxebarriagaz ipini behar da hartu-emonetan hilaren 21era arte.

Honeek dira emon beharreko datuak eta euskarriak: Parte-hartzailea (norbanakoa edo taldea) eta egingo dan abestiaren zein taldearen izena. Abestia pen drive baten emon behar jako arduradunari.

Aurten gainera talde bi onenek eroango dabe saria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!