Garagarrilaren 28an Areatzako etxe huts baten gertatutako sutearen ondorioz, gaur arte ezin izan da normaltasunez zirkulau Areatzan. Areatzako Udalak pasau dan astean bialdutako ohar baten gogorarazo eutsen herritarrei eta kanpotik Areatzara doazenei zirkulazino eta aparketako arauak errespetetako, izan be, “izandako sutean txarto aparkauta egon ziran ibilgailuek suhiltzaileak larrialdi gunera pasatzea oztopatu eben, eta horrek ondorio larriak eragin ahal izan ebazan”. Etxearen perimetroa ziurtatu dau Udalak aldamio bategaz.