“Areatzako Alde Zaharrean zirkulau eta aparkatzeko baldintzak arautzen dituan ordenantzea errespetetako eskaerea egin gura dau Udalak. Gogoratu Alde Zaharrean baimendutako lekuetan baino ezin dala aparkau eta plazan baimendutako egun eta orduetan (nahiz eta oin ibilgailuak pasatzeko zabalik egon). Hainbat herritarrek ez dabez arauak beteten eta ondorioz segurtasun arazoak sortzean dabez; besteak beste, larrialdi zerbitzuen ibilgailuak ezin pasau ahal izatea. Izan be, pasau dan domekan izandako sutean txarto aparkauta egon ziran ibilgailuek suhiltzaileak larrialdi gunera pasatzea oztopatu eben, eta horrek ondorio larriak eragin ahal izan ebazan. Zorionez, ez zan zauriturik izan. Bizikideen segurtasuna bermatzea guztion esku dago” dinoe.