Gorbeia Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan espeleologiari buruzko erakusketea egongo da ikusgai abuztu osoan zehar. Baina bihar, hilak 31, San Inazio eguna dala eta bisitariak egongo diranez, aurreratu egin da zabaltze eguna. Egunero egongo da ikusgai argazki eta azalpenakaz osotutako erakusketea, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arrastiz 16:00etatik 18:00etara.
Erakusketan, Gorbeia Parke Naturaleko eremu karstikoetako egitura geologiko, kobazulo eta bertatik ibilitako espeleologoen argazki ikusgarri ugari dagoz ikusleen gozamenerako. Honeen deskribapenak eta kobetan topau daitekezan izaki zein egitura geologikoen azalpenak be emoten dira, euskeraz zein gazteleraz.
Beste alde batetik, informazino panelek osotuten dabe erakusketea. Batzuetan eremu karstiko bat zer dan eta kobazuloak zelan sortzean diran azalduten da. Besteetan espeleologia zer dan eta zertan datzan azalduten da; espeleologia egiten hasi gura dauan jentearentzako aholku etiko eta praktikoak be badagoz ikusgai.