mendia

Zabalik dago Areatzako XI. Mendi Martxarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 29a, 11:39

Arranbaltza (1.253m) izango da ibilbidearen puntu gorena.

Urri bigarrenaren 5ean egingo dira hiru ibilbideak; 28 kilometrokoa, 21 kilometrokoa eta 14 kilometroko familiarra.

Lamino Kirol Klubak Areatzako Udalaren laguntzeagaz antolatu dau aurten Areatzako Mendi Martxearen hamaikagarren edizinoa. Urri bigarrenaren 5ean izango da mendi jardunaldia antxinako bideak eta mendi zein buzoi ezezagunak ezetu arazoteko helburuagaz. Kirola bakarrik ez, jaia egongo da Areatzan, elektrotxaranga eta bestelango ekintzak egongo dirala aurreratu dabe eta antolatzaileek.

Goizeko 08:00retan urtengo dira martxa luzea eta laburra, 27 kilometro eta 1.400 metroko desnibelduna, eta bestea, 19 kilometro eta 800 metroko desnibela daukana. Atzen hau Bikozganetik urtengo da, bertara autobusean joan ostean. Aurten ibilbide laburrago bat egiteko aukerea be egongo da, ibilbide familiarra. Atzen hau, 09:00etan urtengo da Areatzako plazatik, eta 12 kilometro eta 500 metro desnibel inguru eukiko dauz.

Izen-emotea, zabalik dago daborduko areatzakomartxa.blogspot.com webgunean. 18 euro edo 15 euro ordaindu behar dira (adinaren arabera) eta barnean dagoz asegurua, horniketak, kamisetea, dutxea eta martxa amaierako horniketa berezia. Hamalau urtera arteko gaztetxoentzako prezioa barriz, 10 eurokoa da. Aurten be, igaz lez, ezin izango da izena martxearen egun berean emon. Izen-emotea, urri lehenengoaren 26a baino lehen egin behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!