SUTEA

Areatzako eraikin huts batean sutea izan da gaur goizaldean

Erredakzinoa 2024ko uzt. 28a, 14:21

Areatzako Goikokale kaleko eraikin batean, argituteko dagozan arrazoiengaitik, goizaldean (05:50 inguruan) biztu dan sutearen ondorioz, inguruko etxeetako bizilagunak atera behar izan dabez. 

Ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek 11:10ean sua amatautzat emon dabe.

Segurtasun Sailak jakinarazo dauanez oindino ez dakie zerk eraginda izan dan sua.

Ertzainak eta Iurreta eta Basauriko suhiltzaileak bertaratu dira, eta, badaezpadako neurri moduan, etxeetatik atera dabez inguruko bizilagunak. Eguerdian euren etxeetara sartu ahal izan dira.

BEGITUk Areatzako alkatea dan Peru Perez de Anuzitagaz egoteko aukerea euki dau eta hau adirazo dau: “Areatzako herriak barriro be sustu itzela hartu dau. Bizilagunen erantzun azkarrari esker, benetan izan dana baino askoz ere hondamendi handiagoa saihestu da.

Nahiz eta jakin 0 arriskua ez dala existiduten, pentsetan dogu eraikin, orube eta etxebizitzen jaube guztiok kontu handiz ibili behar dogula sute aukerak minimizetako.

Baina barriro be gizalegearen kontrako ekintzakaz topau gara, eta ez gara nekatzen salatzeaz. Larrialdietako ibilgailuak urigune historikora sartzea oztopatzen eben autoak egon dira egon ezin diran lekuetan. Herritarren laguntza barik, ezinezkoa da arriskuakaz amaitzea. Jakin behar dogu horretarako prestatutako gune batean aparkau ostean, ehun metro oinez egiteak, gure herrigunea sutetik edo personen bizimodua salbau daikezala, larrialdi mediko edo gaur gertatutako baino sute handiagoen kasuan.

Horregaitik guztiagaitik, alkartasuna eskatu gura deutsegu herritarrei eguneroko bizitzan, baita be  herriko bizi-kalidadea hobetzeko iradokizunak, era berean komunidadearen onurarako ekintza zuzenak be eskatzen dogu, esaterako zirkulazino eta aparkaleku arauak errespetatzea”.

Bestalde, Areatzako Udalak mezu hau zabaldu dau: “Alde zaharrean goizaldean izan dan sutearen ondorioz, Goikokalea osoa eta Zubizarra kale zati bat behin-behinean itxita egongo dira ibilgailuentzat. Hori dala-ta, alde zaharrera ibilgailuagaz plazatik sartu beharko da Bekokaleara eta Arragoetatik urten. Beraz, alde zaharrera ezin da errotatik sartu. Barkatu eragozpenak”.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!