musikea

La Kontra taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 24a, 11:07

Barikuan, hilak 26, izango da punk-rock taldearen zuzeneko emonaldia Bixer tabernan, 21:30etik aurrera.

Areatzako Bixer tabernan punk-rock kontzertu gaua antolatu dabe garagarrilaren 26rako, barikua. Konbidautako taldea La Kontra da eta 21:30ean hasiko dau kontzertua. Bilboko taldea Xabik (ahotsa), Mogok (bateria), Josek (baxua) eta Parabellum talde mitikoko Txetxuk (gitarrea) osotuten dabe.

Txetxu Palacios 2013an hasi zan bere ideia musikal barriak materializetako musikari bila eta atzenan, 2015ean osotu eban La Kontra bandea. Ordutik, plazaz plaza eta jaialdiz jaialdi ibili da taldea argitaratu dituan hiru diskoakaz: Siente el miedo (2016), Si Vis Pacem I (2017) eta La Kontra (2019).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!