Oingo astegoiean, jazz doinuak bueltauko dira Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrera. Edu Andérez gitarra-joleak eta Luis Bregel kontrabaxu-joleak osotutako Two for the Road taldea da konbidatua. Garagarrilaren 20an, zapatua, 20:30ean hasiko da kontzertua.
Andérez eta Bregelek chamber jazz akustikoa taularatuko dabe zapatuko emonaldian. Bikoteak hamarkada batetik gora daroaz jazz, blues, bossa eta funky abestiak jentaurrean eskaintzen. Pat Metheny, Ralph Towner, Charles Mingus, Miles Davis, Herbie Hancock, Laurence Juber eta beste hainbeste artisten konpozizinoak taularatu ditue. Edu Andérez-entzako ez da lehen aldia izango The Quiet Cornerren, Highlanders taldeagaz be eskaini ditu eta kontzertuak bertan.