areatza udan

Areatza Udan ekimenak bigarren saioa dakar egunean

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 16a, 10:29

Pikor Teatroren Atsoak dantzan antzezlana eta SÉS kantautore galegoaren kontzertua egongo dira ikusgai.

Areatzako Udalak aurten be antolatu dau Areatza Udan ekimen kulturala. Garagarrilaren 4an izan zan lehenengo saioa eta egunean, hilak 18, izango da bigarrena. Bainuetxe ondoko landan egiten dira ekimenak eta bakotxak etxetik eroandako afariagaz, aire zabalean musikea eta antzerkiagaz gozatuteko aukerea ipini da mahai gainean. Antzerkia oingoan ostera Areatzako plazan izango da.

Pikor Teatro konpainia arabarrak Atsoak dantzan lana antzeztuko dau 20:00etan. Ikuskizun honetako protagonistak, zaharretxe batetik iges egindako andra bi dira. Euren asmoa itsasoa ikustea da. Antzezlan hau Pikor taldekoen zaharrei egindako omenaldia da, “zahar zoriontsuei, ametsez betetakoei eta bizitza trago luzeetan edaten dabenei”. 22:00etan barriz, Maria Xosé Silvar, Sés, kantautore galegoa egongo da. Bere gitarreagaz, musika galiziarra, rock eta blues estiloak latinoamerikako autoreen musikeagaz nahastuten ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!