Areatza 1338 S.L. soziedade publikoak etxebizitza bi ditu Goikokaleko 14-16 portalean eta honeek salmentara aterako dira, zozketa bitartez, 160.283,91 eta 170.415,67 euroko prezioan. Garagarrilaren 12a, barikua, da interesdunek euren eskabidea udaletxean aurkezteko atzen eguna. Etxebizitzak esleitzeko zozketak hilaren 22an egingo dira eta gero, bost eguneko epea egongo da alegazinoak egiteko.
Eskabideak onartuak izateko, hainbat baldintza bete behar dira. Adinez nagusia izan behar da, etxebizitza ohiko bizileku iraunkorrerako erabili beharra dago, etxebizitza-premina izatea eta urtean 15.000 eta 54.250 euro bitarteko diru-sarrerak izan behar ditu eskatzaileak. Gainera, Areatzan erroldatutakoek izango dabe lehentasuna. Zehaztasun guztiak, areatza.net webgunean dagoz azalduta.