musikea

Niere taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 4a, 09:04

Zapatuan, hilak 6, izango da emonaldia Areatzako The Quiet Corner tabernan 20:30etik aurrera.

"Erritmo astunak pop, punk eta stoner pintzeladakaz nahasten" dituan taldea da Niere. Boskote honek kontzertua iragarri dau Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Zuzeneko emonaldia garagarrilaren 6an, zapatua, izango da, 20:30ean.

Niere 2023. urtean sortu zan eta Basaurin dabe bere egoitzean, bertatik, Bilbotik, San Migueletik eta Arrigorriagatik bait datoz taldekideak. Iñigo (gitarrea eta koroak), Aritz (ahotsa), Maria
(baxua), Andoni (pianoa) eta Urriz (bateria) dira taldea osotuten daben kideak.

Gaur egun, maketa bat argitaratzeko bidean dago taldea eta abesti propio bat argitaratu dabe aurrerapen moduan, Abaildura:

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!