Gorbeia Parke Naturalaren Interpretazio Zentroak antolatuta, bisita gidatu egingo da domekan, garagarrilak 7, Areatzako Asterriabio proiektu agroekologikoan. Barazkiak eta frutak ekoizteko proiektua Sonia Inguzak daroa aurrera eta bere eskutik izango da bisita gidatua Asterria auzoan. Izena 94 673 92 79 telefonoan eta gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean emon daiteke, plazak mugatuak dira. Izena emoterakoan zehaztuko da hitzordua.
Asterriabiok ekoizpen ekologikoa ziurtatzen dauan barazki eta fruten ekoizpena egiten dau. Hau da, eraldatu bako produktu begetalak ekoizten dira bertan, hazietatik atzen produktura arte, negutegian zein aire zabaleko ortuan. Oin dala ia hogei urte hasi zan Inguza lanean eta gaur egun, Gorbeialdeko ekoizpen agroekologikoaren enpresa garrantzitsuenetarikoa da berea.